
ESKOLETARAKO INFORMAZIOA
Beizamako natur eskolatik … ikastetxeari agur bero bat. Email honen bidez Beizamako natur eskolaren inguruko berri ematea da gure asmoa.
4 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzendutako eskaintza. Bertan burutuko diren ekintza edukatiboa eta didaktikoak direlarik gure ardatz.
Aukera anitz aisialdirako; ondorengo lerroetan gure eskaintzaren desglose bat.
Aterpetxea
• 31 litera dituen logela.
• 3 literadun logelak 8,6,4koak.
• Bainu eta dutxak ur beroarekin
• Tailer eta lanerako bi gela.
• Hitzaldi eta ikus entzumenezkoen aretoa.
• Irakasleek bere gela propioa izango dituzte, bainu eta ur beroarekin.
• Berogailu zentrala.
• Pilotaleku estalia aterpetxe alboan.
• Taberna eta jangela.
Naturgaia (erakusketa)
• Natura eta etnografia erakusketa. Bi soilaruetan banatua.
• Ingurune fisikoa, lur eta uretako ekosistemei, buruzko panel, bitrina, animali disekatuak.
• Bertako baserrietatik bilduriko lanabes eta objektu tradizionalak.
Egunean zehar ekintza aukera zabala, aurren adina eta irakasleen ikuspuntura moldatua. Aukera ezberdinak ( Beizama bezalako herri bat, bertako paisaia eta eskaintza ez da edonon ).
1.go Zakua
Leundatik Gipuzkoako pagadi handienera, ( Ibaieder urtegiaren ondoan).
-Mendi martxa Leunda baserriraino.
Bertan behi esplotazioaren nondik norako guztien esplikazioa. Ipuin kontalari gisara, animalien inguruan Beizamako lehenengo kondairen kontaketa.
-Urkiko basora ibilaldia bertako karobi zaharrak ikustera. (Karea eta ikatza nola ateratzen zuten ikustera). “Ikus entzumenezko ekintza”.
-Bazkaria bertara eramango litzateke.
Azeri buztanaren jolasa.
-Pagadiko jolasak
Isiltasunaren jolasa (animaliak identifikatu).
-Txerri esplotazioa ikusi eta aterpetxera itzuli.
2.go Zakua
Menbriloa gaztarekin meriendatzako.
-Natura, etnografia, pasaia …. Aldetik interes berezikoak diren ibilbideetan barrena sagarrondo mota ezberdinak identifikatuko ditugu (berauen artean Irasagarra, menbriloa egiteko aproposa).
-Ibilbidea aprobetxatuz Arreta Baserrira bisita. (Bertan ardiak jaitsi eta gazta nola egiten duten ikusteko aukera). Gaztaren museoa ere ikusiko dugu. ( Munduko gaztarik onena 2008).
-Oreinak ikusteko aukera.
-Errotaria.
-Pagadi eder batean barrena aterpetxera itzuliko gara bazkaltzera.
- Arratsaldean eguneko ekintzei jarraipena emanez, ikasleek , menbriloaren elaborazio prozesua landuko dute sukaldariarekin. Beraiek egingo dute menbriloa (gastronimi ekintza).
3.go Zakua
Ogiaren eguna.Zer da gazta eta menbriloa ogirik gabe?
-Aitzalde baserri tradizionala gure jomugan.
-Animalia mota ugari ezagutzeko aukera.
-Asto gainean ibiltzeko aukera.
-Oiloak, untxiak, ardiak, behiak, astoak … umeen gozamenerako.
Jarraian ogiaren egunarekin bete betean Aitzalde baserrian.
-Garai bateko tresnak erabiliz ogiaren prozesua ezagutuko dugu. (Hankekin lantzen da ogiaren masa) pauso-pausoz esplikazioa.
Ipuin kontalari gisara – Mattin txikiaren kondaira mitologikoa kontatuko da. (Ogiaren istorioan datza). Aterpetxera itzulera eta bazkal ondoren …
-Ogiaren tailerra (Ogia ikasleek egingo dute). “Afal ordua” erabiliko da ogia labean sartzeko.
4.go Zakua
Uraren eguna.
-Natura, etnografia, pasaia … aldetik interes berezikoa den ibilbidean barrena Ibaieder urtegira bisitaldia egurrezko Nuarbeko zubian barrena.
-Bertan Uraren zikloa esplikatuko digute (Diputaziotik datorren aditu baten eskutik).
- Botaniko batek Gipuzkoako pagadi handienaren inguruetan zuhaitz eta landare ezberdinen nondik norakoak esplikatuko dizkigu.
-Bazkaldu eta gero baserri tradicional batera ibilaldia. Bertan saskiak nola egiten diren ikusiko dugu pausuz-pausu.
-Azkenik sokatira museoa ikusi ostean, aterpetxera itzulera.
5.go Zakua
Eztiaren eguna.
Mikel Igartuak irakaslea eta apikultorea izaki, unitate didaktikoak prestatuko ditu gai honen inguruan. DVD eta bestelako formatuak erabiliz burutuko den ikusi-entzumenezkoa.
-Birziklapena ere landuko da egun honetan
*Gure aldetik, prestatu eta gomendatuko da Tolosatik etorriz gero, Gorrotxategi txokolate museoa eta Azpeitiarik etorriz gero Urola garaiko baporezko trenaren museoa (baporezko trenean ibiltzeko aukera).
6.go Zakua
Gau-bela (Aukeran, erabiliko da irakasleen aisialdirako).
-Gauean, afaldu ondoren landuko genuke, (gau-belako ekintzak).
-Musika erabiliz, kaxa jokoa.
-Altxorraren bila.
-Kluedo jokoa.
-DISKO-FESTA.