
Oharra: mendi bizikletaz egin daitekeen aldapa gutxiko ibilbidea da. Mendibidea oso egoera onean dago.
Interesgarritasuna: ibilbidearen zati haundi batek baso hostozabalak zeharkatzen ditu, bertan, baso ustiaketa mota batzuk ikus daitezkelarik eta arretaz ibilizgero txondor plazaren arrastoak ere topa daitezke. Horretaz gain, 3 tumulo ikus daitezke: trikumutegikoa, mendi bidearen ondoan eta Maramendi gailurretik hurbil, hego isurialdean dauden beste biak.
Deskribapena:Santa-Ageda parean hasiko dugu ibilbidea errepidetik Arreta(1.1)baserrirantz doan mendibieta jarraituz.