
Beizaman egin daitezkeen lau ibilbide posible deskribatuko ditugu. Hurbiltze eta kokapen erraztasun arrazoiengatik, guztiak udala zeharkatu eta Nuarbetik Tolosara doan c-6324 errepidearen ondoan hasten dira. Honek ez du esan nahi aipatutako ibilbideak derrigorrez deskribatzen diren bezala egin behar direnik. Gainera, aipatutakoaz gain, beste aukera bat eskaintzen duten hainbat bide eta ibilbide kartografiatu dira, horrela, toki ezberdinetatik hainbat ibilbide egiteko aukerak gehituz.
Honetaz gain, ibilbide hauek egiteko asmoa dutenek, Beizama, Gipuzkoa erdian egonik, bertako mendien gailurretatik, bai Gipuzkoa, Bizkaia nahiz Nafarroako mendi garrantzitsuak ikusteko aukera dute. Eta bidean zehar landaretza, arkeologi elementu, lehengo lanbide zaharren elementuak ...
ikusi ditzazkegu.