HERRIKO JAIAK
Beizamako Zaindaria San Pedro da. Herriko jaiak ekainaren 29an ospatzen dira.
San Pedro egunetik hurbilen tokatzen den larunbatean herri afaria izanten da. Afaria udalak ordaintzen du, eta bertan herri guztiak hartzen du parte.
Herri bazkariak egiteko ohitura hori aspaldidaniko tradizioa zen udal honetan, izan ere, urtean zehar eta egun konkretuetan, - hala nola, Korpus egunean, Udaleko kontuen kitapen egunetan, Urte Berri egunean, e.a.-, udaletxea eta bertako zerbitzuak, hots, taberna eta ostatua, alokatuta zituenak, bere kontura herri guztiarentzako otoruntza eta jakiak prestatu behar izaten zituen.
Herriko jaietan udalak ardoa banatzeko ohitura zuen. Aintzinan, udaletxea alokatuta zeukenari zegokion ardo “naparra, ona eta salgaia” banatzea. XVII. Mendeko alokairu idazkietan hnela jartzen du hitzez hitz: “vinos navarros que tengan buen color y buen picante y buen sabor y que sean de buena bondad”. Maizterrak, erositako prezioan saldu behar zuen, eta ezin zuen ardotik etekinik atera.
Gaur egun, ardo banaketa horrek zaragi izena mantentzen du, nahiz eta, aspaldidanik zaragiaren ordez bestelako materialik erabili.
ERROMERIAK, PEREGRINAZIOAK ETA BESTELAKO OSPAKIZUNAK.
-Soledaderako prozesioa.
Aste Santuan egiten da, herriko eliza eta Soledadeko ermitaren artean dagoen gurutzbidean zehar.
-San Lorentzo eta lehortea.
San Lorentzoko lehorte garaian gurtze zuten bereziki. San Lorentzoren irudia herrira jeisten zen prozesioan, eta bertan euria egiteko otoitz egiten zitzaiion.
-Iturriotzerako prozesioa.
Aintzinan, jende asko ibiltzen zen Sayaz biltzarreko herriek, Beizama tartean zela, Ernion dagoen Iturriotzeko Ermitara egiten zuten prozesioan. Bilera horiek jarraipena izaten zuten jai herrikoi, otoruntza, edo parranda bezala; Hainbesterainokoak izaten ziren, non begirune handiagoko ospakizunak nahiago zituzten gotzaigotik, behin eta berriz salaketa jasotzen zituztela.
-Ernio.
Irailean, egun bizirik diirauen ohitura egiten zen. Herriko gazteek Erniora igotzen ziren iraileko lau igandeetan. Hilabete bereko 8an, Kizkitzara igotzen ziren.
-Gabonak.
Gabonetan, Otsailak 5 Santa Ageda egunean bezala, baserriz baserri kantuan ibiltzeko ohitura dago.
-Korputz – bideak.
Korputz – bideak hildakoak hilerrira eramateko bideak ziren. Bide fijoak ziren, bide zorra ordaindu beharrekoak, eta Beizaman duela gutxi arte iraun dutenak.