Aurrez aipatutakoak baino garrantzi gutxiago badute ere, interes arkitektonikodun beste elementu batzuk ere badaude:
Abade-etxeak eta Eskola-Zaharreko etxea. Aipatutako eraikuntzak herrigunean daude, eta duten tamainuak bereizten ditu. Ezaugarri hori, Beizamak garai batean izan zuen garrantziaren adierazgarri izan daiteke.
Merezi du Korosagasti baserria aipatzea, bertan bi emakume, ama-alabak, "Beizamako Krimena" deiturikoan hil bait zituzten. Hilketa ez zen guztiz argitu, eta zer esan ugari eman zuen 1926ko azaroaren 14ean.Baserri hau, hutsik ordutik ezkero, herrigunetik sei bat kilometrotara dago Eula Erreka sakaneko hegi batean, toki isolatu batean, lehen mandazainek Beasaindik, alde batetik, eta Tolosatik, beste aldetik, Azpeitira joateko erabiltzen zuten bideak gurutzatzen diren tokian.
Dorre etxea duela mende bat baino gehiago desagertutakoa, herrigunean zegoen eskola,
