
Beizama, aldamenean duen Bidegoien herriaren ondoren, Gipuzkoako bigarren herri altuena da, garaiera 485 m.takoa izanik.
Orografikoki duen zakartasuna, (Nuarben dituen 160 m.tatik Urrakirako 825 m.tara), bere garaiera, eta nolabaiteko isolamendua dira herri honen ezaugarri nagusiak.
Murumendiko menditaldeko diren Illaun mendibarrenean eta Garrintza eta Olanegi mendi ondoan dago, baso eta belardiak nagusi diren giroan, herria aisi-ekintzetarako erabiltzea ahalbideratzen dute.