Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/07/15
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Beizama
    Laguntza

Beste Ospakizunak 

Soledaderako prozesioa.
Aste Santuan egiten da, herriko eliza eta Soledadeko ermitaren artean dagoen gurutzbidean zehar.

San Lorentzo eta lehortea.
San Lorentzo lehorte garaian gurtzen zuten bereziki. San Lorentzoren irudia herrira jeisten zen prozesioan, eta bertan euria egiteko otoitz egiten zitzaion. Gaur egun, Abuztuaren 10-ean, San Lorentzo egunean, ospakizun hau egiten jarraitzen da. San Lorentzoko ermitan arratsaldean meza egoten da eta ondoren ondoko baserrian afaria antolatzen da.

Ernio.
Irailean, egun bizirik dirauen ohitura egiten zen. Herriko gazteek Erniora igotzen ziren iraileko lau igandeetan. Hilabete bereko 8an, Kizkitzara igotzen ziren.Hau ere oraindik mantentzen den ohitura dugu.


.............................

| C/ Beizama Bildua, 1 20739 Beizama - Gipuzkoa | © Beizamako Udala. IFK P2002200J