IBILBIDEAK
 4. ibilbidea    
Elustondo-Aginamendi auzoa

Oharra: ibilbide hau ia bere osotasunean belardietatik eta zati labur batzutan, baso landaketen ondotik igarotzen da. Aldapa gogorretan zehar doa, eta baditu 2 gune mendibideri gabekoak, hori dela eta ez da gomendatzen ibilbide hau ume txikiekin egitea.

Deskribapena: Elustondora Nuarbetik (4.2) gora jarraitzen duen errepidetik ezkerretara doan desbideraketa hartuta iritsi gaitezke. Hortik abiatuta eta ia 3 km-tako ibilbidea egin ondoren 3. Ibilbiderako (4.10) zati batetara iritsiko gara. Behin puntu honetan, ezkerrerantz jarai dezakegu errepidera heldu arte, edo bestela eskubirantz egin dezakegu 3. Ibilbidea egin eta Santa-Agedan amaitzeko.