garrantziarkitektonikodun elementuak ![]() |
ermitak
Gaur egun Beizaman bi ermita daude, San Lorentzo eta Soledadeko Andra Mariaren ermita. Bazegoen hirugarren bat ere, Santa Agedakoa, baina hura 1799an desagertu zen. San Lorentzoko ermitak Agiņamendi auzoan, Urrakiko bide zaharraren aldamenean dagoenak, duen ezaugarri nabarmenetakoa koru azpian duen landutako zurezko koskadun egitura da. Beizamako lehengo parrokia izan zela esan ohi da. Agiņamendi Udaleko eremurik zaharrena delako pentsatu zen hori, baina esan beharra dago ideia hori ez dela oso segurua. Soledadeko Andra Mariaren ermita Beizamatik Tolosara doan errepidearen ondoan dago, Tolosarako bidean ezkerraldera, herrigunetik oso gertu. Ermita honetara ohitura zen uzta on eskean otoitz egitera joatea. Ermitak, gurutzbide txiki bat du. |