garrantziarkitektonikodun elementuak ![]() |
udaletxea
Elizaren parean dago, plazaren beste aldean. Udaldetxearen egoera txarra ikusita, Beizamako Udalbatzak Udaletxe berria egitea erabaki zuen 1673.urtean. 1761 eta 1783. urteetan berrikuntza garrantzitsuak egin ziren. Aipatutako azken urtean, Udaletxe berria egitea ere pentsatu zen, baina asmoak ez zuen aurrera jarraitu. Udaletxeak, udal gobernu funtzioa izateaz gain, taberna, gartzela eta eskola ere bazituen etxe berean.Eraikuntza honen gizarte eta ekonomi garrantzia nabarmena da. Horregatik, ez da batere arritzekoa jende askok nahi izatea maizter bati ematen zitzaion udaletxearen hustiapena. Haritz zuhaitz bakar batekin egindako mahai bat du eta udal aretoan aurkitzen da. |